2014(e)ko abendua 18, osteguna

7. hausnarketa

Aste honetako klase magistralean azken 3 taldeek (10., 11. eta 12. taldeek) haien aurkezpena egin zuten.

Lehenengo taldeak PLE-ei eta MOOC-ei buruz hitz egin zuen, haien abantailak eta oztopoak, azken urteetan izan duten garapena edo erabilpena eta haien erabilgarritasuna nabarmenduz.

Beste bi taldeek "La competencia digital e informacional" artikuluari buruz berba egin zuten. Talde batek oso era dinamikoan aurkeztu zuen haien eginbeharrekoa. Izan ere, "¿Quién quiere ser millonario?" modukoa egin zuten Power Point baten bidez.

Kodigo QR-a
  QR Code 

Klase praktikoan, Unitag-en sartu gara. Gero, gure blogaren URL-a kopiatu dugu (hau da, http://kuxku0.blogspot.com.es) eta "validar" botoia sakatu dugu. Gure blogarentzako kodea izanik, "descargar el código QR" botoia sakatu eta ematen digun HTML kodea gure blogean jarri behar dugu.

Behin kodea edukita, mugikorrean "lector QR" deskargatu eta programa horren bidez gure kodea identifikatu dugu. Bertan, gure blogera joateko esteka bat ematen digute, hau da, zuzenean blogera sartzeko bidea.

Ostean, Eduteka web orrian sartu gara. Eduteka plataforma bat da zeinetan infografiak sortu ditzakegun. Infografiak letrekin sortzen diren kartelak, mapak edo grafikoak dira.  Bertan grafiak eta letrak era oso sintetikoan antolatuta daude. Horiek egiteko zenbait Webgune daude, guk Wordle plataforma erabili dugu. Hala ere, Tagxedo honen antzeko beste baliabidea da.
websitewer

Easel.ly webgunearekin sortu dugun infografia da. Hauek baliatuz ikasleei informazioa era argiagoan helduko zaielakoan nago. Gainera, aurkezpen bat egiterakoan lagungarriak dira, ikusmen handikoak, bisualak, baitira.

ColAR baliabideari buruz hitz egin dugu. ColAR marrazkiak 3D-n egiteko baliabidea da. Zenbait muga dauzka, hala nola, ezin dugu edozein marrazki erabili, baliabideak eskaintzen dizkigun zenbait marrazki baizik. Gainera, marrazki guztiak ez dira doakoak.

Jarraian nik egindako baliabide honen adibide bat jarri dizuet.


Marrazkia ezin dugu kolore oso ilunekin margoztu, bestela app-a ez du marrazkia identifikatuko. Beraz, beheko argazkian agertzen den bezala egin behar dugu, nahiz eta beste eran koloretsuagoa geratu.


Hona hemen, app-a nola funtzionatzen duen ikusteko jarritako bi argazki.


Hona hemen YouTube-tik hartutako bideo bat zuei erakusteko nola funtzionatzen duen app-a.

 

"El buho aprendiz" blog-a IKT-en inguruan idazten den lekua da. Beraz, gaiari buruz gehiago jakin nahi izatekotan, bertan bilatu dezakegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina