2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Irakurketa eta idazketaren 10 giltzarriak

Autora Montserrat Pons: Irakurketa eta idazketaren 10 giltzarriak


  1. Idazmenean eta irakurmenean hezi
  2. Testuaren dekodifikazioaren konplexutasuna- Faktoreen eta prozeduren interrelazioa
  3. Irakurle berriei ahoz irakurtzearen onurak
  4. Elkarrekin idatziz
  5. Ahozko eta idatzizko hizkuntzen arteko erlazioa
  6. Irakurketan eta idazketan esperimentazioa sustatzea
  7. Denbora eskaintzearen beharra
  8. Errefortzu positiboen mugak- Ondo egindakoen balorazioa
  9. Egunerokotasuneko baliabideen erabilera
  10. Irakurketa eta idazmenaren inguruan mintzatuz

2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

Urtaroak


Baliabide egokia iruditzen zait honelako muralak egiteko, era dinamiko batean ikasleek sortzen eta ikasten dutelako eta era grafikoan, bisualagoa denez, informazioa hobeto eskuratzen dugulako.

2014(e)ko abenduaren 27(a), larunbata

Infografia

websitewer

Easel.ly webgunearekin sortu dugun infografia da. Hauek baliatuz ikasleei informazioa era argiagoan helduko zaielakoan nago. Gainera, aurkezpen bat egiterakoan lagungarriak dira, ikusmen handikoak, bisualak, baitira.

Podcast

Klasean ipuin baten grabaketa egin genuen. Modu honetan entzumena landu daiteke, irakurketaren ordez.

Markel eta mamua 



Bi modutara entzun dezakezue sortutako podcast-a. 

Lehen era esteka bat sortzen izango litzateke. Link horrek grabaketa igota dagoen lekura eramango zaitu. 

Bigarren era podcast-a blogera ekartzen izango litzateke. Horretarako "compartir" botoia sakatu dut, ostean "llévate este audio a tu web o blog"-en sakatu eta ematen duen embed-a blogean HTML moduan itsatsi dut.

Jokoak

Hona hemen bikoteka sortutako bi jarduera ezberdinak.

Mundua ezagutzen

  


  

Educaplay plataforma haurrek guk sortutako ariketak egiteko baliabide egokia delakoan nago. Honen bidez, gelan lantzen ari garen gaiak era dinamiko batean birpasa ditzakete haien etxean.

Iragarkia

Pasaden kurtsoan irakasgai baterako talde bakoitzak bideo bat sortu behar izan genuen; iragarki, ipuin, komiki, errezeta, albiste... bat egin behar genuen. Guk iragarki bat sortu genuen. Bertan, ikaskideen artean harreman ona sortu behar dela ikustarazten du, hau da, bullying-a ekiditzeko bideoa hain zuzen.


Bideoa egiteko Movie Maker erabili genuen. Argazkiak internet-etik hartu genituen eta argazkietan hitz egiteko "bokadilloak" Paint-ekin egin genituen.

Bestalde, aukeratutako musika YouTube-tik hartu genuen eta gure ahotsak mugikorrarekin grabatu genituen.

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

7. hausnarketa

Aste honetako klase magistralean azken 3 taldeek (10., 11. eta 12. taldeek) haien aurkezpena egin zuten.

Lehenengo taldeak PLE-ei eta MOOC-ei buruz hitz egin zuen, haien abantailak eta oztopoak, azken urteetan izan duten garapena edo erabilpena eta haien erabilgarritasuna nabarmenduz.

Beste bi taldeek "La competencia digital e informacional" artikuluari buruz berba egin zuten. Talde batek oso era dinamikoan aurkeztu zuen haien eginbeharrekoa. Izan ere, "¿Quién quiere ser millonario?" modukoa egin zuten Power Point baten bidez.

Kodigo QR-a
  QR Code 

Klase praktikoan, Unitag-en sartu gara. Gero, gure blogaren URL-a kopiatu dugu (hau da, http://kuxku0.blogspot.com.es) eta "validar" botoia sakatu dugu. Gure blogarentzako kodea izanik, "descargar el código QR" botoia sakatu eta ematen digun HTML kodea gure blogean jarri behar dugu.

Behin kodea edukita, mugikorrean "lector QR" deskargatu eta programa horren bidez gure kodea identifikatu dugu. Bertan, gure blogera joateko esteka bat ematen digute, hau da, zuzenean blogera sartzeko bidea.

Ostean, Eduteka web orrian sartu gara. Eduteka plataforma bat da zeinetan infografiak sortu ditzakegun. Infografiak letrekin sortzen diren kartelak, mapak edo grafikoak dira.  Bertan grafiak eta letrak era oso sintetikoan antolatuta daude. Horiek egiteko zenbait Webgune daude, guk Wordle plataforma erabili dugu. Hala ere, Tagxedo honen antzeko beste baliabidea da.
websitewer

Easel.ly webgunearekin sortu dugun infografia da. Hauek baliatuz ikasleei informazioa era argiagoan helduko zaielakoan nago. Gainera, aurkezpen bat egiterakoan lagungarriak dira, ikusmen handikoak, bisualak, baitira.

ColAR baliabideari buruz hitz egin dugu. ColAR marrazkiak 3D-n egiteko baliabidea da. Zenbait muga dauzka, hala nola, ezin dugu edozein marrazki erabili, baliabideak eskaintzen dizkigun zenbait marrazki baizik. Gainera, marrazki guztiak ez dira doakoak.

Jarraian nik egindako baliabide honen adibide bat jarri dizuet.


Marrazkia ezin dugu kolore oso ilunekin margoztu, bestela app-a ez du marrazkia identifikatuko. Beraz, beheko argazkian agertzen den bezala egin behar dugu, nahiz eta beste eran koloretsuagoa geratu.


Hona hemen, app-a nola funtzionatzen duen ikusteko jarritako bi argazki.


Hona hemen YouTube-tik hartutako bideo bat zuei erakusteko nola funtzionatzen duen app-a.

 

"El buho aprendiz" blog-a IKT-en inguruan idazten den lekua da. Beraz, gaiari buruz gehiago jakin nahi izatekotan, bertan bilatu dezakegu.