Gehigarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gehigarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 27(a), larunbata

Iragarkia

Pasaden kurtsoan irakasgai baterako talde bakoitzak bideo bat sortu behar izan genuen; iragarki, ipuin, komiki, errezeta, albiste... bat egin behar genuen. Guk iragarki bat sortu genuen. Bertan, ikaskideen artean harreman ona sortu behar dela ikustarazten du, hau da, bullying-a ekiditzeko bideoa hain zuzen.


Bideoa egiteko Movie Maker erabili genuen. Argazkiak internet-etik hartu genituen eta argazkietan hitz egiteko "bokadilloak" Paint-ekin egin genituen.

Bestalde, aukeratutako musika YouTube-tik hartu genuen eta gure ahotsak mugikorrarekin grabatu genituen.

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Nola zuzendu dokumentu bat word-en?

Word-en idatzitako dokumentu bat zuzentzeko hainbat herraminta dauzkagu.

Alde batetik, "revisar" botoian klikatu eta, ostean, "control de cambios". Gero, kurtsorearekin hitz bat azpimarratzen dugu eta "control de cambios"-en klikatzen dugu. Ondoren, hitza ezabatzen saiatzen bagara, hitza gorriz eta azpimarraturik ateratzen da.

Bestaldetik, "Nuevo comentario" botoia sakatu dezakegu eta segituan testuaren alboan komentarioak idazteko laukitxoak agertuko zaizkigu. Bukatu ostean, "aceptar" botoian klikatu dokumentua zuzenketekin gordetzeko.

Horretaz aparte, Markin programa eskura daukagu. Markin Windows-eko programa bat da, irakaslearen ordenagailuan instalatzekotan oso baliagarria izan daitekeena.

+

Programa ikasleen testuak zuzentzeko baliagarria da, hau da, irakasleak ikasleen dokumentuak inportatzen ditu eta programak hainbat herraminta eskaintzen ditu irakasleak dokumentuan komentarioak egin ditzan. Gero, zuzenketa bukatu ostean, berrikusitako dokumentua ikasleari bidali dezakegu anotazioekin eta guzti.

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

"Teknologia Berriak Hezkuntzan" kurtsoa

Larunbatean (2014/11/29), "Teknologia Berriak Hezkuntzan" buruzko kurtsoa egin nuen. EDE Fundazioan begiralea izateko egiten ari naizen kurtsoaren atal bat da.

Kurtsoan sare sozialei buruz hitz egin genuen gehienbat. Hala ere, egunaren hasieran, teknologia berriekiko dauden sexu desberdintasunak eta berdintasunak aztertu genituen.

Hona hemen nik egindako marrazkia. Bertan dauden Teknologia Berriek neskak ala mutilak (edo biek) erabiltzen duten islatzen du.


Ostean, Teknologia Berriak zein neurritan erabiltzen dugun neurtzeko inkesta batzuk egin genituen.

Saioaren amaieran, irakasleek neska-mutilekin erabiltzeko zeinbait baliabide komentatu zizkiguten.
Hala nola, Wordle, Tagxedo, 7-zip, Slideshare, Prezi...

Hona hemen 100 IKT herramintarik hoberenak edo erabilienak: "Top 100 Tools for Learning 2013".

Hala ere, Google-n "best ICT 2014", "mejores TIC"... edo antzeko zerbait bilatuz bestelako zerrenda edo argibideak aurkituko dituzue.