Bideoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bideoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 27(a), larunbata

Iragarkia

Pasaden kurtsoan irakasgai baterako talde bakoitzak bideo bat sortu behar izan genuen; iragarki, ipuin, komiki, errezeta, albiste... bat egin behar genuen. Guk iragarki bat sortu genuen. Bertan, ikaskideen artean harreman ona sortu behar dela ikustarazten du, hau da, bullying-a ekiditzeko bideoa hain zuzen.


Bideoa egiteko Movie Maker erabili genuen. Argazkiak internet-etik hartu genituen eta argazkietan hitz egiteko "bokadilloak" Paint-ekin egin genituen.

Bestalde, aukeratutako musika YouTube-tik hartu genuen eta gure ahotsak mugikorrarekin grabatu genituen.

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

6. hausnarketa

Magistral klasean 8. eta 9. taldeek haiei egokitutako gaia edo testuari buruzko aurkezpena egin zuten. 

Lehenengo taldeak Web 2.0-ri buruz hitz egin zuten ("La Web 2.0 en escena" artikulua, 19-30 orrialdeak), honek informazioa trukatzeko aukera ematen du. Zenbait abantaila dituenez, oso erabilia da, nabigatzeko hainbat erraztasun eskaintzen baititu.

Bigarren taldeak, aldiz, E-learning-ari buruzko aurkezpena landu zuten. E-learning irakaskuntza birtuala da. Honek, irakasle eta ikasleak gertu egon ez arren, haien arteko komunikazioa etengabea izatea ahalbidetzen du. Guk plataforma birtual honen adibide bat ezagun eta hurbil daukagu, moodle, unibertsitatean erabiltzen duguna, alegia.

E-learning-ek badaukate haien alde positiboa eta negatiboa. Alde batetik, Internet izanez gero, edozein lekutatik sartu zaitezke plataforma hauetara. Gainera, irakaslea eta ikaslea ez dute zertan ordu berberan batera egon behar eta ikaskuntza pertsonalizatuagoa, indibidualagoa, egin daiteke. Bestalde, Internet-erako konexioa egokia ez bada edo jendetza handia bertan badabil blokeattu egiten da.

Saio praktikoetan, Movie Maker-rarekin bideoa bat egin genuen. Kartel bat hartu eta kartelaren zatiak egin genituen Paint-arekin. Ondoren argazkiak Movie Maker-ren sartu eta efektuak jarri genituen, bideoari bizitasuna emateko. Ez dugu ahaztu behar musika faktore oso garrantzitsua dela, eta, beraz, musika egokia hautatu eta argazki aldaketak momentu egokian egin behar ditugu. Portada eta kredituak bideoan atxikitu genituen ere bai. Beraz, kartel baten remix-a egin dugula esan dezaket, kartel estatiko batekin mugimendua sortu baitugu.

Ondoren, podcast bat egin genuen. Nahiz eta podcast bat edozeri buruz izan daitekeen, guk hezkuntzarekin erlazionaturikoa egin genuen. Bikoteka, ipuin baten narrazioaren audioa grabatu behar izan genuen, Audiacity herraminta erabiliz.

Ipuina, "Markel eta mamua", Calameo plataforman topatu genuen, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek sortutako zenbait kontakizunen arteko koadernotxoan ("Beldurrezko istorioak"). Eta Audiacity-rekin grabaketa egin ostean, Ivoox plataformara igo genuen.




Talde bakoitzak baliabide ezberdin bat erabili du podcast-a egiteko. Erabili izan genuen baliabidea hurrengoen artean bat izan zen: Poderato, Voki, Goear, Spreaker, PodOmatic, Ivoox...  Nahiz eta askoz gehiago egon, irakasleak hauek aukeratu zituen, egokienak, errazenak eta hoberenak izango direlako.

Bideoa

Marijaia

Kartel estatiko bat hartuta remix bat egin dugu, Movie Maker programaren bidez. Horretarako, kartelaren argazkiak hartu ditugu eta musika atxikitu diogu. Halaber, kartela mozteko Paint eta abestia mozteko "Cortador de audio online" programak erabili ditugu.

http://kartelartean.blogspot.com.es/2011_10_01_archive.html

Bideoa konpartitzeko bi era daude: Drive-ren bidez edo YouTube-ren bidez.

Drive-ren bidez 

Modu horretan egitekotan, gure Drive kontura bideo igo behar dugu. Behin bideoa plataforman daukagunean, "público" modura jarri behar dugu eta "solo ver" aukeratuko dugu, besteek bakarrik ikusi ahal izateko. Ostean, link bat eskainiko dizu.

YouTube-ren bidez


Modu honetan, YouTube-n harpidetu behar zara zuk sortutako bideoak publikatzeko. YouTube-ren bidez link-a eskuratuko duzu, edo are gehiago, enbed kodea eskaintzen dizu, adibidez, blogera igotzeko (nik egin dudan moduan).