Gaur egungo gizarteak eta teknologiak bateraturik daudela esan dezaket. Teknologien erabilerak anitzak dira, baina esparru zabal batean pertsonok komunikatzeko erabiltzen ditugu. Halaber, gehiengoak komunikazioarako erabiltzen dugun baliabide horren hartzaile gisa baino ez gara.
BIUEk ezarritako irakasgaiak, ordea, Web 2.0 garai honetan guk haren hartzaile eta sortzaileak izatea du helburuetako bat. Horrela, IKT irakasgaian tegnologia hauek era egokian erabiltzera ikasten ari gara.
Praktiketako klaseetan PowerPoint-a ondo erabiltzera, argazkiak konprimitzera, blog-ak sortzera... ikasi dugu, baita ordenagailuak eskaintzen dizkigun beste baliabide batzuk era egokian erabiltzera ere.
Magistraletan, aldiz, Informazio eta Komunikazio Teknologiaren ibilbideari buruz ikasi genuen, baita Web 2.0-ren inguruko kontzeptu batzuk ere bai.
Azkenik, azpimarratzea guk irakasle izanik gaur egun eskuragarri dauzkagun baliabideen %100 erabiltzen saiatu behar gara, ikasleei ikasketa-prozesua errazteko asmoz.
https://anabast.wordpress.com/2010/05/24/una-sociedad-web-2-0-necesita-una-escuela-web-2-0/ |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina