2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

6. hausnarketa

Magistral klasean 8. eta 9. taldeek haiei egokitutako gaia edo testuari buruzko aurkezpena egin zuten. 

Lehenengo taldeak Web 2.0-ri buruz hitz egin zuten ("La Web 2.0 en escena" artikulua, 19-30 orrialdeak), honek informazioa trukatzeko aukera ematen du. Zenbait abantaila dituenez, oso erabilia da, nabigatzeko hainbat erraztasun eskaintzen baititu.

Bigarren taldeak, aldiz, E-learning-ari buruzko aurkezpena landu zuten. E-learning irakaskuntza birtuala da. Honek, irakasle eta ikasleak gertu egon ez arren, haien arteko komunikazioa etengabea izatea ahalbidetzen du. Guk plataforma birtual honen adibide bat ezagun eta hurbil daukagu, moodle, unibertsitatean erabiltzen duguna, alegia.

E-learning-ek badaukate haien alde positiboa eta negatiboa. Alde batetik, Internet izanez gero, edozein lekutatik sartu zaitezke plataforma hauetara. Gainera, irakaslea eta ikaslea ez dute zertan ordu berberan batera egon behar eta ikaskuntza pertsonalizatuagoa, indibidualagoa, egin daiteke. Bestalde, Internet-erako konexioa egokia ez bada edo jendetza handia bertan badabil blokeattu egiten da.

Saio praktikoetan, Movie Maker-rarekin bideoa bat egin genuen. Kartel bat hartu eta kartelaren zatiak egin genituen Paint-arekin. Ondoren argazkiak Movie Maker-ren sartu eta efektuak jarri genituen, bideoari bizitasuna emateko. Ez dugu ahaztu behar musika faktore oso garrantzitsua dela, eta, beraz, musika egokia hautatu eta argazki aldaketak momentu egokian egin behar ditugu. Portada eta kredituak bideoan atxikitu genituen ere bai. Beraz, kartel baten remix-a egin dugula esan dezaket, kartel estatiko batekin mugimendua sortu baitugu.

Ondoren, podcast bat egin genuen. Nahiz eta podcast bat edozeri buruz izan daitekeen, guk hezkuntzarekin erlazionaturikoa egin genuen. Bikoteka, ipuin baten narrazioaren audioa grabatu behar izan genuen, Audiacity herraminta erabiliz.

Ipuina, "Markel eta mamua", Calameo plataforman topatu genuen, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek sortutako zenbait kontakizunen arteko koadernotxoan ("Beldurrezko istorioak"). Eta Audiacity-rekin grabaketa egin ostean, Ivoox plataformara igo genuen.




Talde bakoitzak baliabide ezberdin bat erabili du podcast-a egiteko. Erabili izan genuen baliabidea hurrengoen artean bat izan zen: Poderato, Voki, Goear, Spreaker, PodOmatic, Ivoox...  Nahiz eta askoz gehiago egon, irakasleak hauek aukeratu zituen, egokienak, errazenak eta hoberenak izango direlako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina