Baliabide egokia iruditzen zait honelako muralak egiteko, era dinamiko batean ikasleek sortzen eta ikasten dutelako eta era grafikoan, bisualagoa denez, informazioa hobeto eskuratzen dugulako.
2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea
2014(e)ko abenduaren 27(a), larunbata
Infografia
Easel.ly webgunearekin sortu dugun infografia da. Hauek baliatuz ikasleei informazioa era argiagoan helduko zaielakoan nago. Gainera, aurkezpen bat egiterakoan lagungarriak dira, ikusmen handikoak, bisualak, baitira.
Podcast
Klasean ipuin baten grabaketa egin genuen. Modu honetan entzumena landu daiteke, irakurketaren ordez.
Markel eta mamua
Markel eta mamua
Bi modutara entzun dezakezue sortutako podcast-a.
Lehen era esteka bat sortzen izango litzateke. Link horrek grabaketa igota dagoen lekura eramango zaitu.
Bigarren era podcast-a blogera ekartzen izango litzateke. Horretarako "compartir" botoia sakatu dut, ostean "llévate este audio a tu web o blog"-en sakatu eta ematen duen embed-a blogean HTML moduan itsatsi dut.
Jokoak
Hona hemen bikoteka sortutako bi jarduera ezberdinak.
Mundua ezagutzen
Educaplay plataforma haurrek guk sortutako ariketak egiteko baliabide egokia delakoan nago. Honen bidez, gelan lantzen ari garen gaiak era dinamiko batean birpasa ditzakete haien etxean.
Mundua ezagutzen
Educaplay plataforma haurrek guk sortutako ariketak egiteko baliabide egokia delakoan nago. Honen bidez, gelan lantzen ari garen gaiak era dinamiko batean birpasa ditzakete haien etxean.
Iragarkia
Pasaden kurtsoan irakasgai baterako talde bakoitzak bideo bat sortu behar izan genuen; iragarki, ipuin, komiki, errezeta, albiste... bat egin behar genuen. Guk iragarki bat sortu genuen. Bertan, ikaskideen artean harreman ona sortu behar dela ikustarazten du, hau da, bullying-a ekiditzeko bideoa hain zuzen.
Bideoa egiteko Movie Maker erabili genuen. Argazkiak internet-etik hartu genituen eta argazkietan hitz egiteko "bokadilloak" Paint-ekin egin genituen.
Bestalde, aukeratutako musika YouTube-tik hartu genuen eta gure ahotsak mugikorrarekin grabatu genituen.
2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna
7. hausnarketa
Aste honetako klase magistralean azken 3 taldeek (10., 11. eta 12. taldeek) haien aurkezpena egin zuten.
Lehenengo taldeak PLE-ei eta MOOC-ei buruz hitz egin zuen, haien abantailak eta oztopoak, azken urteetan izan duten garapena edo erabilpena eta haien erabilgarritasuna nabarmenduz.
Beste bi taldeek "La competencia digital e informacional" artikuluari buruz berba egin zuten. Talde batek oso era dinamikoan aurkeztu zuen haien eginbeharrekoa. Izan ere, "¿Quién quiere ser millonario?" modukoa egin zuten Power Point baten bidez.
Lehenengo taldeak PLE-ei eta MOOC-ei buruz hitz egin zuen, haien abantailak eta oztopoak, azken urteetan izan duten garapena edo erabilpena eta haien erabilgarritasuna nabarmenduz.
Beste bi taldeek "La competencia digital e informacional" artikuluari buruz berba egin zuten. Talde batek oso era dinamikoan aurkeztu zuen haien eginbeharrekoa. Izan ere, "¿Quién quiere ser millonario?" modukoa egin zuten Power Point baten bidez.
Klase praktikoan, Unitag-en sartu gara. Gero, gure blogaren URL-a kopiatu dugu (hau da, http://kuxku0.blogspot.com.es) eta "validar" botoia sakatu dugu. Gure blogarentzako kodea izanik, "descargar el código QR" botoia sakatu eta ematen digun HTML kodea gure blogean jarri behar dugu.
Behin kodea edukita, mugikorrean "lector QR" deskargatu eta programa horren bidez gure kodea identifikatu dugu. Bertan, gure blogera joateko esteka bat ematen digute, hau da, zuzenean blogera sartzeko bidea.
Ostean, Eduteka web orrian sartu gara. Eduteka plataforma bat da zeinetan infografiak sortu ditzakegun. Infografiak letrekin sortzen diren kartelak, mapak edo grafikoak dira. Bertan grafiak eta letrak era oso sintetikoan antolatuta daude. Horiek egiteko zenbait Webgune daude, guk Wordle plataforma erabili dugu. Hala ere, Tagxedo honen antzeko beste baliabidea da.
Easel.ly webgunearekin sortu dugun infografia da.
Hauek baliatuz ikasleei informazioa era argiagoan helduko zaielakoan
nago. Gainera, aurkezpen bat egiterakoan lagungarriak dira, ikusmen
handikoak, bisualak, baitira.
ColAR baliabideari buruz hitz egin dugu. ColAR marrazkiak 3D-n egiteko baliabidea da. Zenbait muga dauzka, hala nola, ezin dugu edozein marrazki erabili, baliabideak eskaintzen dizkigun zenbait marrazki baizik. Gainera, marrazki guztiak ez dira doakoak.
Jarraian nik egindako baliabide honen adibide bat jarri dizuet.
Marrazkia ezin dugu kolore oso ilunekin margoztu, bestela app-a ez du marrazkia identifikatuko. Beraz, beheko argazkian agertzen den bezala egin behar dugu, nahiz eta beste eran koloretsuagoa geratu.
Hona hemen, app-a nola funtzionatzen duen ikusteko jarritako bi argazki.
Hona hemen YouTube-tik hartutako bideo bat zuei erakusteko nola funtzionatzen duen app-a.
"El buho aprendiz" blog-a IKT-en inguruan idazten den lekua da. Beraz, gaiari buruz gehiago jakin nahi izatekotan, bertan bilatu dezakegu.
2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala
6. hausnarketa
Magistral klasean 8. eta 9. taldeek haiei egokitutako gaia edo testuari buruzko aurkezpena egin zuten.
Lehenengo taldeak Web 2.0-ri buruz hitz egin zuten ("La Web 2.0 en escena" artikulua, 19-30 orrialdeak),
honek informazioa trukatzeko aukera ematen du. Zenbait abantaila dituenez, oso erabilia
da, nabigatzeko hainbat
erraztasun eskaintzen baititu.
Bigarren taldeak, aldiz, E-learning-ari buruzko aurkezpena landu zuten. E-learning
irakaskuntza birtuala da. Honek, irakasle eta ikasleak gertu
egon ez arren, haien arteko komunikazioa etengabea izatea ahalbidetzen
du. Guk plataforma birtual honen adibide bat ezagun eta hurbil daukagu, moodle, unibertsitatean
erabiltzen duguna, alegia.
E-learning-ek badaukate haien alde positiboa eta negatiboa. Alde batetik, Internet izanez gero, edozein lekutatik sartu zaitezke plataforma hauetara. Gainera, irakaslea eta ikaslea ez dute zertan ordu berberan batera egon behar eta ikaskuntza pertsonalizatuagoa, indibidualagoa, egin daiteke. Bestalde, Internet-erako konexioa egokia ez bada edo jendetza handia bertan badabil blokeattu egiten da.
Saio praktikoetan, Movie Maker-rarekin bideoa bat egin genuen. Kartel bat hartu eta kartelaren zatiak egin genituen Paint-arekin. Ondoren argazkiak Movie Maker-ren sartu eta efektuak jarri genituen, bideoari bizitasuna emateko. Ez dugu ahaztu behar musika faktore oso garrantzitsua dela, eta, beraz, musika egokia hautatu eta argazki aldaketak momentu egokian egin behar ditugu. Portada eta kredituak bideoan atxikitu genituen ere bai. Beraz, kartel baten remix-a egin dugula esan dezaket, kartel estatiko batekin mugimendua sortu baitugu.
Ondoren, podcast bat egin genuen. Nahiz eta podcast bat edozeri buruz izan daitekeen, guk hezkuntzarekin erlazionaturikoa egin genuen. Bikoteka, ipuin baten narrazioaren audioa grabatu behar izan genuen, Audiacity herraminta erabiliz.
Ipuina, "Markel eta mamua", Calameo plataforman topatu genuen, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek sortutako zenbait kontakizunen arteko koadernotxoan ("Beldurrezko istorioak"). Eta Audiacity-rekin grabaketa egin ostean, Ivoox plataformara igo genuen.
"Markel eta mamua" ipuina
Talde bakoitzak baliabide ezberdin bat erabili du podcast-a egiteko. Erabili izan genuen baliabidea hurrengoen artean bat izan zen: Poderato, Voki, Goear, Spreaker, PodOmatic, Ivoox... Nahiz eta askoz gehiago egon, irakasleak hauek aukeratu zituen, egokienak, errazenak eta hoberenak izango direlako.
Bideoa
Marijaia
Kartel estatiko bat hartuta remix bat egin dugu, Movie Maker programaren
bidez. Horretarako, kartelaren argazkiak hartu ditugu eta musika
atxikitu diogu. Halaber, kartela mozteko Paint eta abestia mozteko
"Cortador de audio online" programak erabili ditugu.
http://kartelartean.blogspot.com.es/2011_10_01_archive.html |
Drive-ren bidez
Modu horretan egitekotan, gure Drive kontura bideo igo behar dugu. Behin bideoa plataforman daukagunean, "público" modura jarri behar dugu eta "solo ver" aukeratuko dugu, besteek bakarrik ikusi ahal izateko. Ostean, link bat eskainiko dizu.
YouTube-ren bidez
Modu honetan, YouTube-n harpidetu behar zara zuk sortutako bideoak publikatzeko. YouTube-ren bidez link-a eskuratuko duzu, edo are gehiago, enbed kodea eskaintzen dizu, adibidez, blogera igotzeko (nik egin dudan moduan).
2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna
Jokoa
Animalien Kruzigrama
Hona hemen HotPotatoes baliabidearekin sortutako kruzigrama bat. Joko modukoa den ariketarekin zenbait animalien izenak eta haien ezaugarri batzuk ezagutu ahal izango dituzte haurrek.
2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena
Nola zuzendu dokumentu bat word-en?
Word-en idatzitako dokumentu bat zuzentzeko hainbat herraminta dauzkagu.
Alde batetik, "revisar" botoian klikatu eta, ostean, "control de cambios". Gero, kurtsorearekin hitz bat azpimarratzen dugu eta "control de cambios"-en klikatzen dugu. Ondoren, hitza ezabatzen saiatzen bagara, hitza gorriz eta azpimarraturik ateratzen da.
Bestaldetik, "Nuevo comentario" botoia sakatu dezakegu eta segituan testuaren alboan komentarioak idazteko laukitxoak agertuko zaizkigu. Bukatu ostean, "aceptar" botoian klikatu dokumentua zuzenketekin gordetzeko.
Horretaz aparte, Markin programa eskura daukagu. Markin Windows-eko programa bat da, irakaslearen ordenagailuan instalatzekotan oso baliagarria izan daitekeena.
Programa ikasleen testuak zuzentzeko baliagarria da, hau da, irakasleak ikasleen dokumentuak inportatzen ditu eta programak hainbat herraminta eskaintzen ditu irakasleak dokumentuan komentarioak egin ditzan. Gero, zuzenketa bukatu ostean, berrikusitako dokumentua ikasleari bidali dezakegu anotazioekin eta guzti.
Programa ikasleen testuak zuzentzeko baliagarria da, hau da, irakasleak ikasleen dokumentuak inportatzen ditu eta programak hainbat herraminta eskaintzen ditu irakasleak dokumentuan komentarioak egin ditzan. Gero, zuzenketa bukatu ostean, berrikusitako dokumentua ikasleari bidali dezakegu anotazioekin eta guzti.
2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea
"Teknologia Berriak Hezkuntzan" kurtsoa
Larunbatean (2014/11/29), "Teknologia Berriak Hezkuntzan" buruzko kurtsoa egin nuen. EDE Fundazioan begiralea izateko egiten ari naizen kurtsoaren atal bat da.
Kurtsoan sare sozialei buruz hitz egin genuen gehienbat. Hala ere, egunaren hasieran, teknologia berriekiko dauden sexu desberdintasunak eta berdintasunak aztertu genituen.
Hona hemen nik egindako marrazkia. Bertan dauden Teknologia Berriek neskak ala mutilak (edo biek) erabiltzen duten islatzen du.
Ostean, Teknologia Berriak zein neurritan erabiltzen dugun neurtzeko inkesta batzuk egin genituen.
Saioaren amaieran, irakasleek neska-mutilekin erabiltzeko zeinbait baliabide komentatu zizkiguten.
Hona hemen 100 IKT herramintarik hoberenak edo erabilienak: "Top 100 Tools for Learning 2013".
Hala ere, Google-n "best ICT 2014", "mejores TIC"... edo antzeko zerbait bilatuz bestelako zerrenda edo argibideak aurkituko dituzue.
2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala
2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna
5. hausnarketa
Aste honetako magistral klasean 6. eta 7. taldeok aurkezpena egin genuen. Bi taldeok artikulu bera (Hik Hasi Ikasleen Segurtasuna 2.0n) geneukan, bi zatitan banaturik. Aurkezpenaren ideia orokorra hauxe izan zen: Internet gaur egungo gizartean duen eragina, ondorio kaltegarriak baita abantailak kontuan hartuz, eta Internet segurtasunez erabiltzeko neurriak eta estrategiak.
Izan ere, egungo gizartean informazioa eskuratzeko eta besteekin komunikatzeko internet funtsezkoa izan arren, horrek zenbait kalte eragin ditzake, batez ere, haurrengan. Haur pornografia, arrazakeria, indarkeria... sustatzea errazten du, gezurretako informazioa eskaintzeko aukera ematen du eta, pribatasuna urratzen du, bertan jartzen den informazio pertsonala babestu ezin delako, eta guztion eskura utziz.
Izan ere, egungo gizartean informazioa eskuratzeko eta besteekin komunikatzeko internet funtsezkoa izan arren, horrek zenbait kalte eragin ditzake, batez ere, haurrengan. Haur pornografia, arrazakeria, indarkeria... sustatzea errazten du, gezurretako informazioa eskaintzeko aukera ematen du eta, pribatasuna urratzen du, bertan jartzen den informazio pertsonala babestu ezin delako, eta guztion eskura utziz.
Hortaz, irakasleek egiten duten lana funtsezkoa da, baina gogoan izan behar dugu arazoa ez dela ikastetxeena bakarrik,
ikasleen ehuneko handi batek Internet ikastetxetik kanpo erabiltzen baitute. Hala ere, ikastetxean heziketa eta prebentzioa izango dira
beti babeserako tresnarik onenak.
Saio praktikoan, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BIUE) orain dela 51 urte ikasi zuten andra batzuen bisita euki genuen
Hasteko, JClic aztertu dugu. JClic hezkuntzara bideratutako multimedia jarduerak sortzeko, egiteko eta ebaluatzeko Java plataformarako sortutako webgunea da. Honek, hainbat irakasgai, adin eta gai desberdinei buruzko ariketekin
ikasteko aukera ematen du.
Klasean jadanik sortuta zeuden jarduera batzuk ikusi genituen, beraien artean matematikak lantzeko bi adibide jartzen dizkizuet: Neurriak eta Buruzko kalkulua.
Ostean, Educaplay aztertu dugu. Educaplay, JClic bezala, hezkuntzara bideratutako multimedia jarduerak sortzeko eta egiteko plataforma bat da.
Plataforma honetan harpidetu behar izan gara, zenbait ariketa sortzeko asmoz. Hona hemen bikoteka sortutako bi jarduera ezberdinak.
Mundua ezagutzen
Eskola 2.0 proiektua
hornitzearren, material digitalak egiteko zenbait ekimen abian jarri
dira. Horien uzta islatzeko webgune hau osatzen ari dira. Webgune hau
material horiek topatzeko tresna besterik ez da. Kontuan hartu hor
daudenak baino baliabide gehiago aurki daitezkeela sarean eta hor
agertzen direnak beste leku batzuetan ere egon daitezkeela.
Ondoren, Pixton programa erabili genuen. Pixton komikiak sortzeko aplikazio bat da. Klasean bikoteka baliabide hau frogatzeko komiki bat sortu genuen: "Egunpasa mendian".
GoAnimate, aldiz, komiki animatuak (komikiak mugimenduarekin) sortzeko tresna bat da. Aplikazio hauek interesgarriak dira ikasleek sormena garatzeko, baita hizkuntzka eta Teknologia Berriekiko trebezia lantzeko ere.
Wikispace wikiak sortzeko plataforma bat da. Wiki-ak aukera ematen dute lehen sortu dugun zerbait geroago berriz editatzeko. Editazio hori guk edo beste norbaitek egin dezake navigatzailearen bitartez.
Adibidez, RecursosparaProfes wiki bat da eta bertan ikasleekin erabiltzeko herraminta asko aurki ditzakegu.
Adibidez, RecursosparaProfes wiki bat da eta bertan ikasleekin erabiltzeko herraminta asko aurki ditzakegu.
Azkenik, LMS (Learning Management System), PLE (Personal Learning Environment) eta MOOC (Massive Online Open Course) -ri buruz hitz egin genuen.
Bloom's Taxonomy, Changes to Bloom's
Gaur egun ez dira edukiak ebaluatzen, helburuak baizik. Ikaslea kapaza izan behar da, batez ere, sortzeko.
https://enrichmentatstbenedict.wordpress.com/2014/04/29/blooms-taxonomy-is-revised/ |
Saio amaieran, mindomorekin, teknologien erabileraren inguruko eskema bat hasi genuen, baina ez genuen bukatu.
Klase aste hau oso erabilgarria izan dela uste dut, ezagutzen ez nituen
zenbait baliabideen berri izan dudalako eta etorkizunean hezkuntzan aplikatuko ditudalakoan nago.
Etiketak:
Educaplay,
Eskola 2.0 proiektua,
GoAnimate,
Hausnarketa,
Internet,
JClick,
Komiki animatuak,
Komikia,
LMS,
Mindomo,
MOOC,
Multimedia jarduerak,
Pixton,
PLE,
Wikiak,
Wikispace
2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala
4. hausnarketa
Aste honetan, klase magistralean 4. eta 5. taldeek aurkezpena egin dute.
Lehenengo taldeak "Reporte Horizonte 2013" artikulua zuen. Artikulu horrek 5 urte barru oinarrizko hezkuntzan eragin nabarmena izango duten zenbait teknologia aztertzen ditu.
Bigarren taldeak, berriz, "Informe Horizon 2013" artikulua aurkeztu zuen. Informe honek, ordea, goi-mailako hezkuntzan eragina izan ditzaketen teknologia berriak identifikatzea du helburu.
Praktikazko klaseetan, ordea, On-line eskuragarri dauden baliabide didaktiko batzuei buruz hizt egin dugu. Horien artean, irakasleak Webquest metodologia aurkeztu zigun. Honen helburua ikasleei bilaketa lana erraztean datza, gehiegizko informazioari galderen bidez gidapen bat eginez.
http://docentesinnovadores.net/Contenidos/Ver/6791 |
Klasean baliabide horren zenbait adibide behatu genituen taldeka, gero gehien gustatutakoaren arrazoiketa egiteko. Guk "Elmer, el elefante multicolor" aukeratu genuen, komunikazio idatzia izateaz gain ahozko komunikazioa daukalako ere.
Hala ere, ondoren jarri dudan estekan niretzako interesgarriak diren zenbait Miniwebquest batzen ditu: phpWebquest
Azkenik, baliabide honen alde onen eta txarren inguruan eztabaidatu genuen. Nire aburuz, alderik positiboena ikasleak era aktiboan parte hartzen dutela ikaskuntzan da eta alderik negatiboena, ordea, ikasleak egindako on-line zereginak ez direla gordetzen eta, beraz, maisu-maistrek ikasle ororen lanak ezin dituzte kudeatu eta, beraz, denbora gehiegi behar da.
Ostiraleko klase praktikoan, Ardora programan trasteatzen saiatu ginen, baina baliabide honek jartzen duen zenbait oztopo direla eta, jarduera alboratu genuen eta Padlet-en mapa kontzeptual bat egin genuen bikoteka.
Nik egindako mapa kontzeptuala urtaroak ikasteko baliagarria da.
3. hausnarketa
Aste honetan, magistraleko klasean 2. eta 3. taldeek haren aurkezpenak egin zuten.
Lehenengo taldearen testua "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" izan zen eta teknologiek hezkuntzan duten garrantzia azaldu ziguten. Tegnologiek gaur egun daukaten garrantziaz kontziente nintzen, baina nik espero nituen baino funtzio gehiagotarako erabili ohi izaten dela konturatu naiz.
Lehenengo taldearen testua "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" izan zen eta teknologiek hezkuntzan duten garrantzia azaldu ziguten. Tegnologiek gaur egun daukaten garrantziaz kontziente nintzen, baina nik espero nituen baino funtzio gehiagotarako erabili ohi izaten dela konturatu naiz.
Bigarren taldearen testua, "Internet eta eskola", aldiz, hezkuntza eta teknologiaren arteko harremanaz aparte,
gurasoen beldurrez mintzatzen du. Agerikoa da, internetek haurrengan
eragiten dituen arriskuak, beraz, hori ekiditeko ahaleginak egin eta neurriak hartu
behar dira.
Ondorioztatu dezakegu, gure gizarteak aurrera egiten duen heinean, teknologiek, eta
internetak ere aurrera egiten dutela eta horien garrantzia eskolan gero
eta gehiago sumatzen dela. Hala ere, internek dakartzan arriskuak neurri
egokiak hartuz kontrolatu behar ditugu.
Horrezgain, praktikazko klaseetan zenbait jarduera burutu genituen.
Alde batetik, taldeka, gai batzuei buruzko argazkiak atera behar izan genituen. Gure gaia "haizea" izan zen, eta horrekin erlazionaturiko zenbait argazki egin genituen. Zaila izan zen argazki batean haizearen eragina adieraztea, argazkietan mugimendua islatzen zaila delako.
Argazki honetan haizeak nola mugitzen duen ilea ikus dezakegu.
Argazki honetan, berriz, alkandora mugimenduan dagoela nabaritzen da.
Putz egiten haizea sortuz.
Bi argazki hauetan, aldiz, paperak hegan dohazela edo lurrera jauzten ari direla nabaritzen da.
Gainerako taldeek, komunikazioaren, uraren, argiaren eta abiaduraren inguruko argazkiak egin zituzten. Komunikazioaren inguruan ateratako argazkiak ederrak ziren, oso interesgarriak eta sormen handikoak.
Bestalde, bibliografia arauei buruz berba egin genuen eta irakasleak era egokian informazio iturriak aitatzera irakatsi zigun. Nire ustez, momentuz egindako ariketarik baliagarriena da, gure lanetan bibliografia egin behar dugulako.
Hona hemen erreferentzia bibliografikoak era egokian jartzen laguntzen diguten bi webgune: "Cómo citar y elaborar referencias bibliográficas" eta "Cómo citar en formato APA".
Horrezgain, klasera bi liburu ekarri zizkigun: "Ortotipografia" eta "Idazkera-liburua", biak Joxe Ramón Zubimendi-renak.
Beste egun batean, irakasleak egindako bilaketa lanak On-line izateko zenbait plataformak izendatu zigun (Delicious, Diigo, Connote...), eta Delicious erabili genuen saiakera batzuk egiteko.
Halaber, Microsoft Word aplikazio ezagunak ematen dizkigun aukerak komentatu zigun irakasleak.
Azkenik, bideo bat eraikitzerakoan kontuan izan behar ditugun gauzetaz berba egin genuen, eta musika duen garrantziaz ohartu ginen zenbait bideoen bitartez ("Por cuatro esquinitas de nada").
2014(e)ko azaroaren 1(a), larunbata
2. hausnarketa
Aste honetako magistral klasean aurkezpenak egiten hasi gara. 1. taldea estreinatu da eta haien gaia hurrengoa izan da: "5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten".
Aste honetan zehar, praktikazko klaseetan, Storybird webgunearen bidez ipuinak era digitalean sortzera ikasi dugu (bloggean nik sortutako ipuinaren link-a jarri dut). Nire ustez, baliabide erabilgari da, umeen sormena lantzea, komunikazio gaitasuna garatzea eta IKT-en trebatzea lortzen dugulako. Hala ere, badazuka zenbait oztopo, hala nola, berezko hizkuntza ingelesa dela eta aldatzeko aukera ez duela eskaintzen.
Aste honetan zehar, praktikazko klaseetan, Storybird webgunearen bidez ipuinak era digitalean sortzera ikasi dugu (bloggean nik sortutako ipuinaren link-a jarri dut). Nire ustez, baliabide erabilgari da, umeen sormena lantzea, komunikazio gaitasuna garatzea eta IKT-en trebatzea lortzen dugulako. Hala ere, badazuka zenbait oztopo, hala nola, berezko hizkuntza ingelesa dela eta aldatzeko aukera ez duela eskaintzen.
Bestalde, argazkiak editatzeko Fotoflexer webgunea erabili genuen. Nire aburuz, Lehen Hezkuntzako ikasleekin curriculum-eko edukiak lantzeko Storybird Fotoflexer baino herramienta baliagarriagoa da.
Horretaz gain, GIMP programarekin argazkiekin probak egiten egon ginen. Argazkiaren zati bat moztera, irudia eskalatzera eta argazkiari pisua kentzera ikasi genuen. Horretarako, programa deskargatuta izan behar duzunez, gimp portablea nola jaitsi ikasi genuen.
http://www.findmysoft.com/news/GIMP-2-6-4-Update-Available-for-Download/ |
Azkenik, ostiralean, plano motak, angelu motak eta argia zer-nolako infuentzia daukan argazkietan, filmetan... ikasi genuen. Baina, informazio teoriko horri hasiera emateko irakasleak hurrengo gaiei buruzko 7-8 argazki ateratzea eskatu zigun: haizea, ura, argia, komunikazioa eta abiadura.
2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna
Ipuina
Oztopatutako ametsa
Klase praktiko batean, Storybird baliabidea erabiliz ipuin bat on-line sortu genuen.
Baliabidea hainbat oztopo ditu, hala nola, hizkuntz bakarrean dagoela, ingelesez, eta argazki bat hautatuz gero asko murrizten dela ondoren jarri ditzakegun marrazkiak. Bestalde, kontu bat sortu behar duzu baliabidea erabiltzeko.
Hala ere, webguneak baditu alde positiboak. Adibidez, dohainik erabili dezakegula, hau da, ez dugula dirurik ordaindu behar. Gainera, zenbait eduki lantzeko baliabide aproposa delakoan nago, esaterako, sormena, hizkuntzak, IKT-ak...
2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna
1. hausnarketa
Gaur egungo gizarteak eta teknologiak bateraturik daudela esan dezaket. Teknologien erabilerak anitzak dira, baina esparru zabal batean pertsonok komunikatzeko erabiltzen ditugu. Halaber, gehiengoak komunikazioarako erabiltzen dugun baliabide horren hartzaile gisa baino ez gara.
BIUEk ezarritako irakasgaiak, ordea, Web 2.0 garai honetan guk haren hartzaile eta sortzaileak izatea du helburuetako bat. Horrela, IKT irakasgaian tegnologia hauek era egokian erabiltzera ikasten ari gara.
Praktiketako klaseetan PowerPoint-a ondo erabiltzera, argazkiak konprimitzera, blog-ak sortzera... ikasi dugu, baita ordenagailuak eskaintzen dizkigun beste baliabide batzuk era egokian erabiltzera ere.
Magistraletan, aldiz, Informazio eta Komunikazio Teknologiaren ibilbideari buruz ikasi genuen, baita Web 2.0-ren inguruko kontzeptu batzuk ere bai.
Azkenik, azpimarratzea guk irakasle izanik gaur egun eskuragarri dauzkagun baliabideen %100 erabiltzen saiatu behar gara, ikasleei ikasketa-prozesua errazteko asmoz.
https://anabast.wordpress.com/2010/05/24/una-sociedad-web-2-0-necesita-una-escuela-web-2-0/ |
2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna
IKT-en hastapenak
Kaixo! EHUko Magisteritza eskolako ikaslea naiz, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoa hain zuzen ere.
http://fotoperiodismomartabermudez.blogspot.com.es/2011_11_01_archive.html |
"Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan" irakasgaiaren lehenengo klase praktikoan blog hau
sortu dugu. Bertan, astero egiten ditugun ariketak, erabiltzen ditugun
programak edo plataformak, ikusten ditugun baliabide didaktikoak...
atxikituko dizkizuet.
Espero dut nik ikasitakoa ondo transmititzea zuek ere bai erabili ahal izateko. Eta hezkuntzan erabiltzeko baliabideren baten berri badaukazue nirekin konpartitzea espero dut.
Espero dut nik ikasitakoa ondo transmititzea zuek ere bai erabili ahal izateko. Eta hezkuntzan erabiltzeko baliabideren baten berri badaukazue nirekin konpartitzea espero dut.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)